GURASOENTZAKO IDAZKIA

Familia agurgarriak,

Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, gogorarazi nahi dizuegu zein garrantzitsua den ikasteko ordutegia eta irakasleekiko harremana mantentzea egun hauetan. Helburua da aurrez aurreko eskolak etetearen ondorioak minimizatzea, ikasleekin lan-erritmoari eustea eta ahal den neurrian maila bakoitzeko hezkuntza-edukietan aurrera egitea.



Eskolako azken egunean entregatutako lanaz aparte, eskolak bi webgune sortu ditu material curricularrarekin.
Web orri hauen bitartez Luis Briñas Santutxu eskolako irakasleek, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte, informazio interesgarria partekatuko dute hezkuntza-komunitatearentzat: hainbat arlotako aholkuak ikasleekin praktikan jartzeko, jarduerak, abestiak, ipuinak …
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, ikasleek irakasleekin harremanetan jarraitu ahal izango dute posta elektronikoaren, classroom aplikazioaren eta ikasgelako blogaren bidez.
Irakasleekin harremanetan egon ahal izateko, irakasleen mezu elektronikoen zerrenda web guneetan topatu ahalko duzue. Mezu elektroniko horiei 24-48 orduko epean erantzungo zaie, eskola-ordutegiaren barruan.