"Educacioón Para La Ciudadanía y los Derechos Humanos" izenarekin Espainiar estatuak ikasgai

berri bat bultzatu du LOEn. Ikasgaiaren helburuak Giza Eskubideak eta Espainiar

Konstituzioaren baloreak barneratzea da. Horretarako Espainiar Konstituzioan eta Nazioarteko

Itunetan agertzen diren printzipioak ikasgelatara eramango dira.

Ikasgaiak lehen eta bigarren hezkuntza bustitzen ditu. Lehen hezkuntzan edukiak hiru bloketan

bereizten dituzte:

- Pertsona guztien duintasunaren onarpenean oinarritzen den harreman eredu bat proposatzea,

bestearenganako errespetuan nahiz eta iritzi eta sinismen ezberdinak eduki eta dibertsitatea eta

pertsonen eskubideetan oinarritua. Eguneroko egoeratan oinarritua gizon eta emakumeen

berdintasunean aztertzea, bai familian bai eta lanean. Norberak bere ardurak hartzeko gaitasuna

edukitzea.

-Demokraziaren oinarri ei diren balore gizatiarrak lantzea: errespetua, tolerantzia, elkartasuna,

justizia, berdintasuna, laguntasuna, kooperazioa eta bakea. Bakoitzak bere taldeetan (familia,

sinismenak, lagunartean…) dituen eskubide eta betebeharrak aztertzea, dibertsitatea landuz.

Diskriminazioa ematen direneko unean identifikatu eta horien aurka jartzea.

-Konstituzio espainiarrak finkatzen dituen elkarbizitzarako arau eta printzipioak ikasi eta

behar-beharrezkoak direla onartzea. Zerbitzu publikoen eta jabetza publikoaren ezagutza.

Administrazioak hiritarrekiko duen lana ezagutu eta hainbat jarduera ezagutzea: proteccion civil

(hau da, polizia), segurtasuna, eta bakearen aldeko defentsa (hau da, militarren beharra).