MATRIKULA EPEA DELA ETA PDF Inprimatu

GARRANTZISKO INFORMAZIOA. DENBORALDI ESPEZIFIKOA EZEIN POSTUTAN SARTU EZ DIREN EPEKO ESKATZAILEEK IKASPOSTUA ESKATU AHAL IZAN DEZATEN POSTU LIBREAK DITUZTEN IKASTETXEETAN

 

Apirilaren 8tik maiatzaren 9ra bitartean irekiko da ezohiko epe bat soil-soilik familien eskola-postuko eskariei erantzuteko, baldin eta epean parte hartuta ohiko prozesuan posturik lortu ez badute. Eragin horietarako, egoera horretakotzat ere jotzen dira  Ordezkaritzak esleitutako plazari uko egin dioten pertsonak.


Hasiera batean, ikastetxeek metatuko dituzte aurreko paragrafoan adierazitako taldearen aldetik jasotzen diren eskabide guztiak. Ez zaie erantzungo fase honetan epean parte hartu ez zuten edo parte hartu eta plaza lortu zuten lagunen eskariei. Eskabideak ordenatzeko orduan, eskabidea epean zein bizilekua egiaztatu beharko ziren dudarik gabe eskabideko frogagiri eta erroldako ziurtagiriaren bitartez, hurrenez hurren.


Ikastetxeak postu libreak baino eskabide gutxiago edukiz gero maila eta hizkuntz eredu zehatz baterako, aukera dauka denak onartzeko.


Maila eta hizkuntza eredu zehatz batean eskabide gehiagorik baldin balego postu libreak baino, onartu ahal izango dituen eskabideak zehazte aldera ikastetxeak berberak ordenatuko ditu jarraian zehazten den lehentasunaren arabera:


1º.- Neba-arreba ikastetxean matrikulatua duten lagunak (ohiko prozesuan onartutako ikasleak ere barne 2014-15 ikasturterako).
2º.- Ikastetxearen eragin-eremuan etxebizitza duten lagunak.
3º.- Ikastetxearen eremu mugakidean etxebizitza duten lagunak.
4º.- Aipatu eremuetatik kanpo etxebizitza duten lagunak.


Talde bakoitzean sartuta dauden lagun guztiek izango dute lehentasuna hurrengo lehentasun ordena daukaten taldeenei dagokienez. Berdinketa haustea talde bereko lagunen artean ezarriko da jendaurreko zozketaz. Bertan emango diote talde bereko eskabide bakoitzari zenbaki ezberdin bat. Zozketa hori egingo da maiatzaren 12an, astelehena, 12:30ean, ikastetxean bertan.

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >