irratia eskolan. PDF Inprimatu

Eskola-irratia, komunikabidea

tresna pedagogikoa bihurtuta

Arantza Gutierrez Paz

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea,

eta UEUko Kazetaritza Saileko kidea

 

 

Eskola-irratia, komunikabidea

tresna pedagogikoa bihurtuta

Arantza Gutierrez Paz

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea,

eta UEUko Kazetaritza Saileko kidea

Irrati-eskola bat kudeatzea, oso ekintza dibertigarria izateaz gain,ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Era berean,ikasketa ikasgeletatik atera eta gizartera aurkezteko balio du. Bereziki,hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiarenonurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean. Baina zerbait gehiagoeskaintzen die ikasleei: alde batetik, kazetari moduan, ingurunea ezagutzea,eta, beste aldetik, soinu-testuak sortzea, muga bakarra sormena izanda.Gaur egun, eta informazioaren teknologia berriei eta Interneti esker,irrati-tailer edo eskola-irrati bat muntatzeak ez du diru handiko inbertsiorik eskatzen,eta edonork izan dezake halakorik ikastetxean; are gehiago,kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Hala ere, eta teknologiaren garrantzia baztertu gabe, betiere funtsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era; horregatik, ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena, hori baita ahozkotasunaren adierazpen idatzia. The management of a school radio, besides an entertaining activity, is a learning way that helps the students in their educative process, and simultaneously extracts it from the classrooms and gives it to know to the community. It is in the education of the languages, and concretely in its oral expression, the field in which more effective is the radio. But it offers something more to the student: the possibility of knowing and of interacting with him/her environment, like a journalist would do, and of creating sonorous texts, with the only limit of him/her imagination. Also, it learns to tell it to the others, that is the aim of the media.

Also, nowadays, and thanks to the application of the new technologies of information and Internet, to create a studio or a school radio is within reach of all persons, because it is not necessary a great infrastructure for make good quality programs. But, although the  technology is important, the fundamental is what and how it is counted, and that is why the script cannot be neglected, because on it and on a written oral expression is based the radio creation.

 

KAZETARITZA

1. Sarrera

Komunikabideen paper hezitzailea ukaezina da batzuen ustez; beste batzuek, aldiz, salatzen dute hezteko erantzukizuna edo ardura gehiegitan komunikabideen  esku uzten dutela gurasoek. Salaketa hori ilustratzeko, haurrek telebistaren aurrean ematen duten ordu-kopuru handia (bi ordu eta erdi baino gehiago egunero) argudiatzen dute. Hori dela eta, gero eta gehiago dira komunikabideak tresna pedagogikoa bihurtzeko aukera aprobetxatzearen aldekoak. Zehazki, hezkuntzaren alorrean bi eratan erabili izan dira tradizionalki hedabideak: arautuan (egunkari eta aldizkarietako artikuluak, bideoak eta argazkiak erabili ohi dira askotan es kola-euskarri gisa, liburuekin eta fitxekin batera), eta jarduera osagarri moduan (ikasleek egindako kazeta, irratsaioak eta bideoak, adibidez). Baina, Moix-ek proposatzen duen moduan, hedabideen ezaguerak sakonagoa izan beharko luke eskola-material egokia izan dadin:

L’educació en els mitjans o l’alfabetització en mitjans (conèixer) és més complexa. Suposa portar a terme propostes d’ensenyament - aprenentatge relacionades amb es continguts corresponents a matèries o temes que tenen a veure amb un coneixement més aprofundit dels mitjans, proposant els mitjans com a objecte d’estudi. Aquest enfocament implica treballar continguts que es relacionen amb aspectes com el següents: els agents de producció, el llenguatge, les categories, les tècniques, la representació i els destinataris dels mitjans de comunicació. Continguts que han estat proposats pels autors anglesos Masterman i Bazalgette (M. Moix).

Ondorioz, eta komunikabide baten kudeaketan eta funtzionamenduan parte hartzen duten arlo guztiak —eta bereziki, hezkuntzan erabilgarriak direnak—ezagutzeko, eskola barruan bat sortzea litzateke aukerarik ona. Konplexutasun teknikoengatik telebista baztertu eta gero, Robert Arnau-k eta Joan Forcada-k irratia jo zuten komunikabiderik egokiena, idatzizko adierazpena ez ezik, ahozko hizkuntza ere lantzea ahalbidetzen baitu.

(…) ja que aquest mitjà conjuga molt bé elements dels altres mitjans de comunicació, com pot ser: plantejament escrit de notícies per posteriorment locutar.  Els alumnes aprenen quines són les eines del periodista, com es realitza la tria informativa i s’organitza la informació: i a més a més, la radio ens permet ensenyar als alumnes com s’han d’expressar oralment, donant pautes de locució i fins i tot de retòrica (Arnau eta Forcada ).

Dena den, irratiaren erabilera harago doa, eta ikasmateriala edo ikasgai soila baino gehiago da. Artikuluan frogatuko dugunez, ikastetxe barruan irrati bat  kudeatzeak ikasleengan ez ezik, irakasleengan eta gurasoengan ere eragin positiboak ditu.

a. Irakasleen trebakuntza eta teknologia berrien erabilera bultzatzen ditu irrati baten kudeaketak. Era berean, ikasbide berriak zabaltzeaz gain, ikastetxe barruan antolatzen diren jardueretan parte-hartze zuzena izan dezaten eta sakabanaturik dauden ekitaldiak edo lanak koordina daitezen laguntzen du. Dena den, teorian horrela izanda ere, esperientziak agerian uzten du horixe bera izaten dela atal ahulenetariko bat: irakasleen inplikazioa, alegia. Normalean (eta tamalez), irakasle batek edo bik soilik hartzen dute eskolako irratiaren ardura, eta horien gainean  oinarritzen da zama osoa. Ez da kasualitatea irakasle arduradun hori gurean euskara-irakaslea izatea; izan ere, horrek ikusten baitu argitasun handiagoz irratiaren balioa hizkuntza lantzeko orduan. Gutxi batzuetan, berriz, gaztelania edo beste erdal hizkuntza irakasten duena izaten da irratiaren bultzatzaile nagusia.

Beste ikasgaien arduradunek ez dakusate hain argi zeintzuk diren irratiak eskaintzen dizkien baliabide pedagogikoak. Denbora, baliabide edo erabilgarritasun falta aitzakiatzat argudiatzen dutenen aurrean, esan beharra dago eskola-irratiak aukera anitz eskaintzen dituela ikasteko prozesuan: hizkuntzen ikasketaz gain, Teknologia, Ingurunearen Ezaguera edo Literatura ikasgaiei dagozkien hainbat ikasgaik tokia baitute irrati-parrillan, bai edukien bai taxuera edo generoen lanketan.

b. Ikasleentzat, dudarik gabe, oso ikasketa-tresna dibertigarria izan daiteke irratia, entretenigarria bezain eraginkorra, hau da, ondo pasatu ahala, ikasten ahalbidetzen diena. Asko dira, ondorioz, irratiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak. Komunikabideek hain presentzia handia duten gizarte honetan, irratiaren funtzionamendua, antolamendua edo historia ezagutzeaz gain, haren maneiua ikastea eta kudeatzea ere oso aberasgarria izan daiteke ikasleentzat. Era berean, programazio-parrilla osatzen duten edukiak kontrolatzen dituen neurrian, informazioaren jasotzaile pasiboa izatetik eragile aktiboa izatera pasatzeko aukera ematen dio irratiak ikasleari. Bera da informazio-emailea, eta ez hartzaile hutsa (ikasgelan gertatzen den bezala). Irratiak eskatzen dituen lan guztiak taldeka egin behar izateak beste balio bat

eransten dio eginkizun horri: ikaskideekiko elkarlana, alegia. Hau da, besteen

laguntza, ideiak eta lana behar-beharrezkoa da guztion artean irratsaio edo programazio

bat aurrera eramateko. Horrek beste ondorio bat dakar: guztion ahotsak

entzun behar dira, inoren ekarpenak, iritziak edo proposamenak baztertu gabe.

Beraz, alde batetik, bere ideiak azaltzen eta argudiatzen ikasiko du haurrak/gazteak,

baita besteenak entzun eta onartzen ere1.

Era berean, irrati-hizkuntza bereganatu behar du ikasleak, entzunezkoan oinarritzen

den hizkuntza, alegia. Musikaren, hotsaren eta isiltasunaren adierazpenahalmenaz

gain, bereziki ahozko hitzarena, mintzoarena, lantzeko aukera

eskainiko dio irratiak. Halaber, eta irrati-diskurtsoa berez idatzizkoan oinarritua

denez, idazketan eta irakurketan trebatzeko ere balio handiko tresna da irratia2.

Horretaz gainera, hizkuntza bera aberasteko aukera ematen dio irrati-lanak:

 

1. Radio Enfant/ado: “Le potentiel éducatif de la communication”:
«L’ensemble de la démarche de

production des émissions favorise la coopération, et l’entrepreneuriat. Créer une émission de radio est

une entreprise collective dans laquelle le travail de l’un dépend du travail de l’autre et où les décisions

sont prises en commun. La radio est un lieu de vie où droits et devoirs se conjuguent au quotidien.

Chacun a droit au respect mais se doit aussi de respecter l’autre et son environnement. La radio

intégrée à une pédagogie de projet, favorise la responsabilité, l’autonomie, le respect, la prise de

parole, l’esprit critique. Le projet radio met en place des modes de fonctionnement démocratiques qui

donnent aux enfants la possibilité de participer à la prise de décisions». www.radioenfant.ca.

2. Pontoreau, Pascale (2003): «Faciliter les apprentissages suivants: communiquer efficacement,

s’exprimer correctement, énoncer des idées bien organisés, utiliser un vocabulaire précis et varié».

“Une démarche créatrice: la radio à l’école primaire”.

<www.petitmonde.com/iDoc/Impression/article.asp?id=24834&section=>

hiztegia lantzeko, intonazioa eta ahoskera zaintzeko eta bat-bateko diskurtsoa antolatzeko,

besteak beste. Hori guztia ingurunearekiko harremanetan komunikabideak

eskaintzen dituen baliabideak zokoratu gabe, ingurua ezagutzeko prozesuan

ez ezik, besteei komunikatzekoan ere bai. Halaber, sormena eta trebakuntza

artistikoak (literarioak, dramatikoak edo/eta entzunezkoak) lantzeko tresna izan

daiteke irratia.

c. Gurasoek osatzen dute eskolan inplikazio txikiena duen taldea. Horretan

eragingo du bereziki irratiak. Norberaren alabak edo semeak egiten duen hitzaldi

edo parte-hartzeaz gain, ikastetxearen eta guraso-elkartearen arteko komunikazioa

bultzatzen du komunikabideak. Besteak beste, eskola barruan antolatzen

diren jarduerak ezagutarazi ahal dira emanaldietan, baita eskola-komunitateak

berak sortzen dituen albisteak azaldu ere. Beraz, topagunea izan daiteke irratia,

Pascale Pontoreau-k dioen moduan:

(…) favoriser le lieu entre l’école et les parents du quartier et la communauté

par l’entremise de la radio: créer des liens entre l’école et des lieux culturels à

caractère scientifique (Pontoreau, 2003).

 

Irratia, hezkuntzarako tresna

Esan bezala, komunikabideak oro har, eta irratia bereziki, oso tresna egokiak

izan daitezke hezkuntzan. Sara Reñé-k agerian uzten duenez, curriculumaren

barruan, hizkuntzetan ez ezik, ikasgai askotan ere landu daiteke komunikabidearekin

zerikusia duen atalen bat (adibidez, DBHn: Teknologian, Ingurunean,

tailerretan…), baina, zalantzarik gabe, hizkuntzen irakaskuntzan nabariagoa da

irratiaren paper pedagogikoa:

L’àrea de llengua sembla una de les àrees més adient per integrar els continguts

de l’EC. Es prioritza, en aquest cas, la part textual dels mitjans i s’incorpora

regularment la lectura, l’anàlisi i la producció de textos mediàtics (Reñé).

Hala ere, eta Osak, Muñoak eta Elorzak ohartarazten dutenez, hizkuntza ikasteko

prozesuan, curriculumaren eremutik harago joan daiteke irratiaren (komunikabideen)

erabilera. Izan ere, eta irakasle askok dakiten moduan, eredu formalak

eta arau gramatikalak bereganatu arren, ikasgelatik kanpo haurrek eta gazteek

erabiltzen duten hizkuntza gero eta pobreagoa da3. Horren erantzukizuna askotan

leporatzen diete komunikabideei, horiek oso ahalmen handia omen baitute hizkuntzaren

erabilerak (modak?) ezartzeko orduan. Hori dela eta, komunikabideetan

—eskola-irratian zehazki— jartzen dute egoerari buelta emateko eginkizuna; hau

da, komunikabideek sortzen duten gaixotasuna sendatzeko bide lirateke

komunikabideak berak (beste neurri batzuekin batera, noski).

 

a. Hizkuntza ikasi

Eskoletan, gero eta hedatuagoa dago irakaskuntza eleanitza, inguru elebidunetan

ez ezik (Euskal Herria edo Katalunia, kasu), elebakarretan ere (atzerriko

hizkuntzak). Eremu elebakarretan ez bezalaxe, bigarren hizkuntza bat —euskara,

3. Fenomeno hau ez da euskararen esklusiboa, beste hizkuntzetan ere gertatzen baita,

globalizazioaren ondorioak antza.

katalana, gaztelania edo frantsesa aipaturikoetan— modu naturalean, familian

bertan, ikas dezake ikasleak. Baina ez da beti horrela gertatzen, eta ama-hizkuntza

ez den bigarren hizkuntza hori ikasteko lekua da eskola. Dena den, ikastetxe

barruan egindako lana ez da nahikoa gero hizkuntza hori erabiltzen ez bada,

hizkuntza bat ikasteko bidea erabilera baita, edo, J. M. Artigal adituaren hitzetan:

Hizkuntzak ez dira aurrez ikasten, gero erabiltzeko; erabili ahala jabetzen gara

hizkuntzaz (Artigal, 1993).

Iritzi bera du Ignasi Vila Gironako Unibertsitateko Psikologiako irakasleak:

Hizkuntzaren bat ikasteko modurik onena hizkuntza hori erabiltzea da.

Horregatik, eskolan gauzak ikasi eta irakatsi egiten direnez, eskolan hizkuntzaren bat

ikasteko, hizkuntza hori erabili egin beharko da, gauzak ikasteko era irakasteko (Vila,

2004).

Eskoletan, ordea, hizkuntzaren irakaskuntzan ikuspegi estrukturala lantzen da

eskuarki, hau da, arau gramatikalek eta egitura formalek osatutako corpusa.

Eskolaren ohiko hizkuntzaren trataeran, hizkuntzaren ikuspegi estrukturala

nagusitu izan da; hau da, hizkuntza sistema formal gisa ikusi izan da, erregela eta

elementu multzo abstraktu eta orokor gisa (Artigal,1993).

Euskarari dagokionez, familia edo inguru erdaldunetan bizi diren haur eta gazte

askok eskolan dute euskararekiko harreman bakarra. Esan bezala, hizkuntzaren

arlo formala lantzen dute bertan bereziki, eta oso toki txikia uzten da lagunarteko

hizkuntza erabiltzeko. Hortik kanpoko harremanetan, berriz (zoritxarrez), erdara

aukeratzen dute nagusiki4. Ikastolek aurrera daramaten Euskaraz Bizi eta antzeko

egitasmoek, eskolaz kanpoko kirol-ekintzek, bertso-eskolek edota egun batzuetako

egonaldiek helburu nagusitzat dute euskara geletatik ateratzea. Eginkizun

horretan lagundu ahal du eskola-irratiak edo irrati-tailerrak, Valentziako
Radio-Activitat irratiaren esperientziak agerian utzi zuenez:

Es important recordar que tots els programes s’han emès en valencià, tant la

redacció dels guions com la locució s’han treballat de forma molt acurada, tot i que

molts alumnes son castellano-parlants, el que ha suposat un gran esforç per la sua

part i una gran oportunitat de practicar la llengua en contextos reals dés i en uns

mitjans de comunicació on la normalització lingüística est lluny d’assolir els mínims

(Pérez Sorl).

Esparru euskaldunetan bizi diren haurrek eta gazteek erabili ahala ikasten dute

hiztegia. Euskaraz irakurtzen, euskal komunikabideak kontsumitzen eta familian

euskara erabiltzen badute, euskara aberatsagoa dute, eskolan soilik erabiltzen

 

4. Kezka hori agerian utzi zuten adituen ekarpenek 2004an Gasteizen ospaturiko XI. Jardunaldi

Pedagogikoetan, zeinetan ahozkotasunaren garrantzia aldarrikatu zuten, idatzizko ikasketa nagusiaren

aurrean:
« (…) irakurketa eta idazketa ikastetxeetako komunikazioaren jaun eta jabe bihurtu zaizkigu,

harik eta Mendebaldeko hezkuntza sistema askori buruzko txostenetan egungo gazteen ahozko

hizkuntza gaitasun eskasa jaso den arte (…) euskarazko ereduetan ikasten aritu arren, gelatik atera

orduko, erdaraz ari diren haur zein nerabeen jarrerak —oro har— kezkatzen gaitu.

(…) Hizkuntzak, oro har, euskara bereziki, gela barruan zein gelatik kanpo gauzak egiteko baliatzen

dugun neurrian eskuratzen ditugu. Testuinguru horretan, euskara gustuko dituzten jardueretan (ez

eramanezin edo obligazioarekin) lotzeko urratsak egin behar ditugu».
(Osa, Elorza eta Muñoa, 2004).

dutenek baino (salbuespenak salbuespen). Horrelakorik ezean, eskola-irratiak eskaini

ahal die hiztegia aberasteko modu dibertigarria —eta ikastoletan egiten diren

“atarikoak” baino askoz eragingarriagoa—. Azaldu den bezala, adituak kezkaturik

dabiltza gazteek erabiltzen (ez) duten euskara oso zuzena baita gramatikalki, baina

batere praktikoa gaztetxoen arteko harremanetan. Ikastolan, euskara ona eta zuzena5

erabiltzen ikasten duten arren, beharbada ez da egokiena eskolatik kanpo

aritzeko (besteak beste, neologismoak, modan dauden esamoldeak, lagunarteko

esapideak edota teknologia berriei lotutako mezu berriak —SMSak kasu— nekez

sartzen baitira ikasliburuetan).

(...) bere behar eta betebehar komunikatiboak asetzen dituen hizkuntza ahalik

eta jatorrena, ahalik eta aberatsena, eta behar denean, ahalik eta zuzenena

erabiltzea litzateke kalitatezko euskara. Eta honek goi-mailako literaturarekin bezala,

futbol partidetako hizkerarekin, biraorekin, ligatzeko moduekin eta txisteak kontatzeko

baliabide linguistikoekin du zerikusia... (Amonarriz, Arruti eta Osa, 2004).

Halaber, buruz ikasiz baino hobeto egoera errealetan erabiliz bereganatzen

dituzte hitz edo esamolde batzuk ikasleek; eta irratsaioen bidez sartu ahal dira

horiek poliki-poliki eguneroko hizkuntzan (Goenkaleko Txapasek zioen “Hori egina

zegok” berea egin zuten gazte askok, imitazioa baita ikasteko beste bide bat).

Irrati-testuetan ondo uztarturik ikasten ditu ikasleak hitz eta esapide berriak (berarentzat,

behinik behin), batez ere gustuko baditu. Esan beharra dago, askotan

erdarazko esamoldeak erabiltzen dituela besterik ezagutzen ez duelako, eta euskarazko

“musu-truk”, “kristona”, “hori kopeta” edo “hau larru gorria” izan daitezke

“aurpegiagatik” edo “guai” edo “zelako muturra” bezain eraginkorrak, eta jatorragoak,

ezparik gabe6

Era berean, irrati-mezua zehatza izan behar da entzuleak aditu eta berehala

uler dezan. Are gehiago, ikaskideen arteko komunikazioan, kontzeptu

abstraktuetatik ihes egingo du ikasleak, mezu zehatza azalduko du, besteek uler

dezaten, hori baita komunikazioaren xedea.

(...) les enfants comprennent l’importance d’adapter son langage au public qui

écoute (...) Lors de la préparation des séquences, chacun doit veiller être clair et

utiliser un vocabulaire spécifique compréhensible de tous. Pas question de dire

n’importe quoi, n’importe comment... (Pétit Génies).

 

5. Ibon Sarasolaren kontzeptuetan, Kike Amonarrizek, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hiru

maila bereizten dituzte hizkuntzaren kalitateari dagokionez: a) Euskara zuzena edo Euskaltzaindiaren

arauen araberakoa; b) Euskara jatorra edo euskararen senaren edo usadioaren araberakoa eta

c) Euskara egokia, bere xede komunikatiboetara egokitua, edo egoeraren araberakoa. Ikastolan

ikasitakoa, zuzena den arren, oso gutxitan izaten da jatorra edo egokia, batez ere, gazteek behar duten

komunikazio-tresna moduan.

6. Horren inguruan lan bikaina egiten ari dira Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Kike Amonarriz,

besteak beste. Era berean, horren inguruko hausnarketak aurki daitezke Ulibarri egitasmoan:

www.ulibarri.info. Horiek eta beste batzuek oso kezka handia azaleratzen dute gazte euskaldunek

erabiltzen duten euskaraz, eskolak horretan duen erantzukizunaz eta egoera hobetzeko egin ahal

duenaz. Kezka horren adierazle ditugu ere ahozkotasunaren inguruko gogoeta eta ikastaro ugariak.

b. Ahozko adierazpena landu

Era berean, eta orain arte esandakoarekin jarraituz, ikaslearen ahozko adierazpena

hobetzeko aukera ematen du eskola-irratiak. Izan ere, esaten denak ez

ezik, esaten jakiteak ere ezinbesteko garrantzia du informazioa besteei helarazteko

orduan, eta hori da komunikabideen helburu nagusia: pertsonen arteko

komunikazioa ahalbidetzea, alegia.

Gauzak izendatzen hasten denean, horietaz jabetzen da gizakia. Izenik ez

daukana ez dagoela esan genezake. Hau da, ingurunea ezagutzeko ezinbesteko

tresna da hitza. Izan ere, berbaz adierazten ez den arte ez da jakiten ea umeak

kontzeptu bat ikasi duen ala ez. Era berean, hitza erabiliko du ikasitakoa besteei

adierazteko, hots, komunikatzeko.

(…) ahozkoak garrantzi nabarmena duela ikaskuntza prozesuan; izan ere,

haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta ingurunekoekin eta ingurukoekin

elkarreraginean eraiki egiten dituzte. Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa,

hots, elkarrizketa, izango dugu ikaskuntza prozesuaren giltza (Osa, 2004).

Hitzez izendatzearen hurrengo urratsa izendapenak idaztea da, eta ikasleak

idaztean —eta irakurtzean, ondoren— hasten da ikasketa-prozesua. Horrekin

batera, idatzizko hizkuntzarekiko menekotasuna hasten da finkatzen eskolaeremuan:

Sarritan, ikasgelara etorri den hizkuntza-eredua idatzia izan da eta ikasleei

berba egin/eragin izan zaienean, idatzizkoaren ezaugarriekin, ez ahozkoarekin…

(Gaminde eta Goikoetxea, 2003)

Ikasleek, oro har, idatzizko adierazpenean oinarrituriko trebakuntzak lantzen

dituzte: idazlanak, diktaketak, azterketak…, eta oso gutxitan, ordea, ahozkoak, eta

horiek askotan jende aurreko irakurketara mugatzen dira. Ahozko adierazpena,

ordea, funtsezkoa izango zaie ondoren, giza eta lan-harremanetan. Gabezia

horretaz konturatuta, gero eta gehiago dira ahozkotasuna eskolan lantzearen

aldeko adituak. Horiek ere oso begi onez ikusten dute irratiaren erabilera zeregin

horretan.

Gainera, ahozkotasuna landu arren, ez da idatzizko adierazpena baztertzen

irratian, Gloria Bouaiz-ek dioen moduan:

(…) l’oral radio ests un oral écrit qui s’adresse à l’ouie (Bouaiz, 2003).

Testuan oinarritu arren, ezberdintasun batzuk daude idatzizko eta ahozko hizkuntzaren

artean, azken horren ezaugarri nagusiak bereak egiten ditu irratiak.

Lauki honetan, laburtu ditugu aipagarrienak7:

 

 

7. Irratirako idazketaz zertxobait gehiago jakiteko, UEUk argitaraturiko honako liburu hau

gomendatzen dut: Gutierrez Paz, A., eta Fernandez Astobiza, I. (2005):
Irratsaio bat egiteko tailerpraktikoa, UEU, Bilbo.

Irakurketa espresiboa lantzeko tresna baliagarria da irratia. Ikasgelan, ikaskideen

aurrean leitzeko esperientzia baino aberasgarriagoa da irratikoa. Ahoz

zerbait komunikatzeko, intonazioak duen garrantziaz jabetzen da ikaslea. Esaten

dena ez ezik, nola erran jakin behar du ikasleak: hitz batzuk azpimarratu, ideia

batzuk nabarmendu, sentimenduak adierazi ahal ditu esatariak intonazioaren

bidez, eta esan nahi duena besteek ondo uler dezaten, esaldi bakoitzari dagokion

soinua eman behar dio hizlariak.

Aurretik idatzitako testuaren gainean aritzeak segurtasuna ematen dio ikasleari.

Praktikatu ahala, gero eta askeagoa izango da, baita seguruagoa ere. Dena den,

arnasa-ariketek, erlaxazioak lagundu ahal dute ikaslea lasaitzen. Horretaz gainera,

jarduera ludikoa den neurrian, eskola barruko presiorik gabe arituko da gaztea

(ikaskideen aurrean ozenki irakurri beharra oso oroitzapen txarra izan daiteke urte

batzuk geroago), eta errazago onartuko ditu hobetzeko oharpenak.

Bat-bateko diskurtsoak ere badu lekua irratian. Baina inprobisatzeak ez du

esan nahi ezer prestatu gabe aritzea. Trikimailu gutxi batzuk ikasita, haurrak eta

gazteak diskurtsoa osatzen ikas dezakete. Hitz-jario desantolatua izan ez dadin,

irrati-diskurtsoak prestakuntza eskatzen du, eta prestatzen duen bitartean, ikasi ez

ezik, segurtasuna ere hartzen du. Zalantzarik gabe, ziurtasuna, autokonfiantza dira

oso ezaugarri onak munduari aurre egiteko, inteligentzia emozionala deiturikoa

indartzeko, eta, bide batez, arrakasta lortzeko bidean jartzeko. Irratia ez da sendabelarra

izango, baina lagundu ahal ditu ahoz adierazteko arazoak dituzten haurrak

beren beldurrak gaindi ditzaten (betiere, irratikoa ekitaldi ludiko gisa bizi badu).

 

Idatzizko testuak Irrati-testuak

Hizkuntza landua. Hizkuntza naturala: ahozko adierazpena.

Erredundantzia gutxiago.

Errepikapenak saihesten dira.

Errepikapenak erabiltzen dira mezua

argia izan dadin: noizean behin esandakoa

errepikatu, laburbildu edo gogoratu

beharko du esatariak.

Mezuaren antolaketari

dagokionez Sinonimoak erabiltzen dira, ez errepikatzearren.

Izenordainak erabiltzen dira testuan aipaturiko

izenak berriz aipatzeko.

Izenordainak edo nahastea sor dezaketen

sinonimoak baztertzen dira.

Gramatikalagoa: puntuazio-markak, nominalizazioak,

sinonimoak, loturak (juntagailuak,

erlatiboak…)

Gramatikaltasun txikiagoa: batez ere,

geldiuneak eta intonazioa erabiltzen dituzte,

eta gramatikako zenbait elementu:

izenordeak, juntagailuak.

Nominalizazioak saihesten dira.

Egitura konplexu eta garatuagoak. Esaldi

luzeagoak, menpeko esaldi asko.

Egitura sinpleak: esaldi sinpleak eta

laburrak.

Koordinatuak, menpekoak baino

nahiago.

Gramatika:

sintaxia

SOA izeneko egitura gehiagotan

errespetatzen da.

Galdegaia ez da beti aditzaren aurrean

joan behar (SOA egitura ez da beti

mantentzen)

Abstraktuagoa da. Kontzeptuak azaltzen

dira, ideia zehatzekin batera.

Zehatzagoa da: hitz abstraktuak baino

hobeto, berba zehatzak.

Gramatika:

morfosintaxia

Zehar-estiloa erabiltzen da.

Estilo zuzena: perifrasiak edo

itzulingururik ez.

Hobeto aditz aktiboak, pasiboak baino.

 

Baina, benetan tresna baliagarria izan dadin, ikasleek entzun behar dute egindakoa.

Mikrofonoan aritzea bezain inportantea da egindakoa entzutea, akatsak

zuzen ditzaten. Haurrak kritikoegiak izan daitezke ikaskideak eta norberaren burua

epaitzeko orduan; beraz, irakasleak gidatu beharko du hausnarketa, eta bakoitzaren

lorpenak goraipatu, eta zuzenketak era positiboan aurkeztu (“gaizki” egindakoa

azpimarratzea baino eragingarriagoa izan daiteke hurrengoan nola hobetu

azaltzea).

 

c. Inguruarekiko harremana: ingurunea ezagutu

Irratia ingurunea ezagutzeko eta, bide batez, inguru hurbilean zein hortik kanpo

gertatzen diren jarduera kulturalak, artistikoak, kiroletakoak, zientifikoak eta beste

motatakoak ezagutzeko aukera ematen dio ikasleari.

Elkarrizketen eta erreportajeen bidez, ingurunea ezagutzen dute ikasleek modu

dibertigarriaz. Haiek izango dira kazetariak, eta informazioa (datuak, kontzeptuak)

jaso baino gehiago, bildu eta eraiki egiten dituzte. Edo, komunikazioaren teoria

klasikoa erabiliz, “hartzaile” pasiboak izatetik “igorle” aktiboak izatera igarotzen

dira, beraiek eraikitzen baitute mezua, baita besteei komunikatu ere.

Alde batetik, ikasleek iturri ezberdinetatik jasotzen dituzte protagonisten hitzak,

lekukoen adierazpenak edo kontaketak, eta informazioa biltzen dute. Aldi berean,

errealitateak aurpegi edo alde ezberdinak izaten dituela ikasten dute (ez

irakasleek, gurasoek edo liburuek irudikatutakoa soilik).

Ondoren, jasotako informazio hori guztia antolatu behar dute, baita ordenatu,

eta laburtu ere. Zentzu kritikoa erabili behar dute horretarako: alde batetik,

informazio nagusia eta bigarren mailakoa bereizteko, eta, beste aldetik, nola eman

erabaki, betiere nori zuzenduko dioten (entzuleria) kontuan hartuta. Esaterako,

ikasleei zuzendutako informazioak modu erakargarrian aurkezten saiatuko dira,

irakasleek eskolan egiten dutenaren itxuratik ihesiz. Gurasoei zuzendutako

irratsaioek, berriz, haien arreta bereganatu beharko dute, eta, beraz, eskolainformaziotik

harago joan. Arestian aipatu dugun moduan, entzuleen arabera

egokituko dute mezua bera, xede komunikatiboa zein den ahaztu gabe.

 

d. Gizarte-ohiturak eta balioak ikasteko tresna

Ahantzi ezin den hezkuntzaren beste atal bat, dudarik gabe, balioena da.

Zoritzarreko buylling edo jazarpena eta biolentzia ezin izango ditu ekidin irratiak,

baina oso tresna egokia izan daiteke haurrengan edo gazteengan giza balio

batzuk indartzeko. Hala nola, hauek dira irratiko lanaren bidez bultzatu ahal diren

balioak:

a. Erantzukizuna, ardura. Ikasle guztiak dira egitasmoaren partaideak, eta

guztiek hartu behar dute parte. Bakoitzak badu bere ardura, eta bere lana ondo

bete behar du irratsaioa eta programazioa aurrera joan dadin.

b. Autonomia. Irakasleek gidatzen duten arren, ikasleek daramate irratsaioa

aurrera. Haurrek irrati-errealizazioa bereganatzen duten heinean, autonomoagoak

dira, bai edukiak aukeratzeko orduan, baita lan-egitasmoak aurrera jotzeko ere.

Halaber, independenteagoak bihurtzen diren neurrian, haien arteko interdepen-

 

 

dentziaz jabetzen dira; guztion lana behar-beharrezkoa izateaz gain, bakoitza

makineria oso baten partaidea da.

c. Elkarlana. Irratsaio bakan bat pertsona batek egin dezake, baina ezinezkoa

da irrati-parrilla oso bat aurrera eramatea guztion parte-hartzearekin ez bada.

Besteekiko lan horretan, honako betebeharrak ezagutzen ditu:

– Irratsaioa aurrera eramateko guztion lana beharrezkoa da.

– Lan-banaketa: bakoitzak bere ardura du. Eginkizun horiek finkoak izan

daitezke, edo txandaka aldatu.

– Ikasle bakoitzaren konpromisoak bete behar dira: nork bere lana egiten ez

badu, irratsaio osoa hankaz gora jartzen da.

– Guztion ahotsak entzun behar dira; denen ideiak dira baliagarriak.

d. Partaidetasuna. Ikaslea ez da entzule soila, aktorea baizik (eskolan, irakasleak

informazioa eskaintzen du; irratian, berriz, ikasleak berak dira komunikatzaileak).

Era berean, komunikazioa bideratzeko tresna den heinean, ikasleak informazioaren

subjektibotasunaz jabetzen dira, eta kritikoagoak izan daitezke. Halaber,

eta bakoitzaren lanaren garrantzia ezagutzen dutenez, besteena balioztatzeko gai

dira, eta egindako kritikak konstruktiboak dira. Orduan, kritika horiek onartzeko

prest daude, baita norberaren lanarena egiteko prest ere (autokritika).

Horren ondorioz, bestearekiko errespetua lantzen da. Denek parte hartzen dute

eta, beraz, hitz egiteko aukera dute. Bat mintzatzen ari denean, besteek isildu

behar direla ikasten dute. Oso garrantzi handia du txandak gordetzeak, baita

bakoitza noiz sartu behar den jakiteak ere. Gidoiari jarraiki, arreta handiz entzun

behar dute besteek hitz egiten dutenean, diskoak, esatariak edo beste soinuiturriak

noiz sartu jakiteko.

Gatazkak gainditzeko elkargunea ere izan daiteke irratia. Eztabaidak, mahaiinguruak,

iritzi-generoak erabiliz, ikasleek haien artean dituzten gatazkak plazaratu

eta hausnarketa bideratu ahal dute. Halaber, mikrofonoen bidez, interesatzen

zaizkien gaiak, kezkak edo iradokizunak ikastetxetik kanporatu ahal dituzte, eta

komunitateak irtenbideak eman (batzuetan errazagoa izaten da kanpotik diagnosia

egitea, barrutik baino). Horrek gurasoen eta auzokoen inplikazioa eskatzen du,

baita irratiaren seinalea eskolatik ateratzea ere, hau da, emititzea (ikusiko

dugunez, emisioa FMn edo Interneten egin daiteke).

e. Sormena landu

Mintzoa ez ezik, musika, hotsak eta isiltasuna ere badira irrati-diskurtsoa

osatzen duten beste soinu-baliabide batzuk. Horiek erabiliz osatzen dute ikasleek

irrati-azalpena, kontaketa. Horien balio estetikoaz jabetzen da haurra/gaztea irratierrealizazioan,

baita duen ahalmen komunikatiboaz ere.

Testuak idaztean ez ezik, musikak aukeratzen dituenean edo egoerak

asmatzen dituenean ere ikasleak mundu osoa iradokitzen ikasten du, nahiz eta

zentzumen bakar bati zuzendutako mezuak eratu. Hitzen balio adierazgarriaz

 

dagoeneko jabetu da idazlanetan, baina irratian kontakizunak ematen dio horretaz

gozatzeko aukera, ñabardurak sartu ahal baititu antzezten edo irakurtzen

duenean. Genero dramatikoetan, umorezko azalpenetan edo testu askeagoetan

(albistegiek, esaterako, oso egitura finko eta itxia izaten dutenez, ez diote

sormenari tokirik uzten) landuko du bereziki irudimena ikasleak.

Musikak duen balio estetikoaz ez ezik, iradokitzeko duen ahalmenaz ere

konturatzen dira ikasleak. Musika-eskoletan ikasitako kontzeptuak (harmonia,

erritmoa…) oso baliagarriak izango zaizkio muntaketa musikalak egiteko orduan,

eta betebehar horretan muga bakarra izango da gaztearen sormena.

Hotsek argazki moduan eraikitzen dute egoera irratian. Estudiotik atera gabe,

antzeztoki ezberdinetara eramaten gaituzte inguruan sorturiko zaratek (errealak

edo efektu bereziak). Irudirik ezean, hotsek laguntzen dute guneak eraikitzen.

Horretan ere, egilearen sormena da mugak jartzen dituena.

Idatzizko literaturan bezalaxe, irrati-generoen arabera, ikasleak arlo bat baino

gehiago landuko ditu. Generoek, gainera, emango dizkiote edukiak antolatzeko

irizpideak.

 

Irrati-generoa Egin beharreko lanak Lantzen diren ezaguerak edo ikasketa-arloak

Albisteak

Albistegiak

• Egunkarietan eta beste komunikabideetan

argitaratzen diren berriak

irakurri, laburtu eta azaltzeko aukera

ematen du.

• Gaurkotasunarekiko harremana.

• Irakurketa kritikoa.

• Laburtzeko ahalmena.

• Komunikazio-ahalmena (besteei azaldu eta ulertaraztea).

Jingleak

Sintoniak

Musika

• Musikak aukeratu, editatu edota

sortu.

• Musikaren balio adierazkorra ezagutu.

• Musika-estiloak ezagutu.

Lehiaketak

• Eskola-ezaguerak edota trebetasunak

landu.

• Galderak/erantzunak prestatu (mailen

arabera).

• Ikasturtean ikasitako edukiak bereganatu: zientzia,

literatura…

• Era aktiboan ikasi (erantzunak bilatu).

Dramatikoak

• Irakurketa espresiboa.

• Antzezteko aukera.

• Literaturan ikasitako antzezlanak hobeto ezagutu.

• Ahozko adierazpena landu: irakurketa espresiboa, batbateko

diskurtsoa.

Elkarrizketak

Galdeketak

Inkestak

• Pertsona edota gai baten inguruko

informazioa bildu.

• Ingurunea ezagutu.

• Inguruko pertsonak ezagutu.

• Ikasitako edukiak protagonistekin sakondu.

• Inguruko gizarte-eragileak ezagutu.

• Esperientzia eta iritzi ezberdinak ezagutu.

Mahai-inguruak

Eztabaidak

• Norberaren iritzia azaldu.

• Besteen iritziak entzun eta onartu.

• Norberaren tesiak defendatzeko

argudioak prestatu.

• Gatazkak gainditzeko tresna (eskolan bertan zein kanpoan

sortutakoak).

• Bestearekiko errespetua landu.

• Argudioak, iritziak osatu.

Erreportajeak

• Gai bati buruzko informazioa bildu.

• Informazio interesgarria eta bigarren

mailakoa bereizi.

• Laburtzeko gaitasuna landu.

• Modu dibertigarrian ikasi.

• Ikasleak kazetari-lana egiten du.

• Soinu-muntaketa egin behar du.

• Ikasgaietako gaiak sakontzeko aukera.

Publizitatea • Hartzailearengan (entzulearengan)

eragiteko argudioak bilatu.

• Argudioak eman, entzulea konbentzitzeko asmoz.

• Erakarri, liluratzeko teknikez jabetu.

• Publizitatearen aurrean kritikoak izaten ikasi.

 

f. Inguruan integratzeko tresna

Irratia hezkuntza-tresna erabilgarria izan dadin, nahikoa da eskola barruan entzutea.

Ikasleek beraiek emisioa entzun dezakete megafonian —zuzenean— edo

ikasgelan —grabatuta—; entzuketa behar-beharrezkoa da ikasketa-prozesuan,

egindako akatsak ezagutzeko eta zuzentzeko.

Harago joan daiteke, berriz, egitasmo komunikatiboa, eta eskolan bertan ez

ezik, auzoan ere koka daiteke irratia. Hau da, ikastetxeko hormetatik atera eta

auzoan entzungai izan daiteke programazioa. Horrela, eskolak berak antolaturiko

ekitaldiak ezagutarazi ahal ditu zuzendaritzak, baita eskola-komunitateko gainerako

kideei, (gurasoei, ikasle ohiei, auzokoei…) parte hartzeko aukera eman ere.

Ikusiko dugunez, FMren bidez emititu ahal da inguru hurbilera; urrutirago heltzeko,

aldiz, Internet da emisio-bidea.

Beste ikastetxeetan egiten diren egitasmoak ezagutzeko parada ere ematen

dute emanaldi horiek, eta badaude eskolen arteko elkarguneak eta emanaldi

bateratuak eskaintzen dituzten irrati-proiektuak (pontenasondas edo ondaescolar,

esaterako).

Edukiak, adinaren arabera

Hezkuntza-maila bakoitzean edukiak haurren edo gazteen adinera moldatzen

diren bezala, irrati-edukiak ere egokitu beharko dituzte irakasle arduradunek,

komunikabidea balizko tresna pedagogikoa izan dadin.

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hizkuntza ikasteko metodoa abestien eta

testuen errepikapenean oinarritzen da; horien bidez, hiztegia bereganatzen dute

haurrek, baita esaldi sinpleak garatzen ikasten ere. Era berean, buruz ikasten

duten bitartean, memoria lantzen dute. Haientzako irratsaio egokienak dira oso

iraupen laburreko ipuinen antzezpenak (ezin dute denbora luzez arreta mantendu),

abestiak eta testurik gabeko kontakizunak (kontuan hartu behar da ez dakitela

irakurtzen). Denek eta batera hitz egin nahi izango dutenez, irratian txandaka

mintzatu behar dela ikasiko dute, baita besteek esaten dutena entzuten ikasi ere

bai (asko kostata, hala ere). Era berean, irakasleak aprobetxatuko ditu haurren

berezko ezaugarriak, hala nola, berezkotasuna, freskotasuna eta gogoa; ez zaio

gehiegi kostako txikienen parte-hartzea, baina gidatu beharko du ezerezean gera

ez dadin.

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, hitzak eta oinarrizko eraikuntza gramatikalak

ikasteaz gain, irakurtzen hasten dira haurrak (aurre-irakurketa landu egin

dute dagoeneko aurreko etapan). Idazketa ere lantzen hasten dira, eta istorio

laburrak azaltzeko kapaz dira. Testu idatziarekin oso loturik dauden kontakizun laburrak

azaltzen (irakurtzen) dituzten arren, asmaturiko pasadizoak, txisteak azaltzen,

baita euren iritziak plazaratzen ikasten dute mikrofono aurrean. Irakasleak

gidatzen ditu lan gehienak, eta oso komenigarria izaten da egindakoa entzuteko

denbora hartzea; norberak egindakoa ez ezik, besteek egin dutena ere arreta

handiz aditzeko.

 

Bigarren zikloan, norberak prestaturiko lana plazaratzea gustuko du ikasleak.

Protagonista ez ezik, aditua ere sentitzen da. Lanak antolatuagoak, landuagoak,

sendoagoak dira, eta orduak sartzen ditu prestaketan; beraz, besteek entzun

dezatela nahi dute haurrek. Banaka ez ezik, taldeka egiten dira horietako lan asko,

eta besteekin batera egitasmoak aurrera eramaten ikasten du. Poliki-poliki teknikaz

jabetzen ari dira; eta irakasleak gidatzen dituen arren, gero eta autonomoagoak

dira, batez ere gaiak edo egin beharrekoak aukeratzeko orduan. Berezkotasuna

galtzen duten heinean, lanak konplexuagoak dira, eta haurrak kritikoagoak.

Hirugarren zikloan, irakurketa eta idazketa finkaturik, informazioaren teknologiaren

oinarriak sartzen dira hezkuntza-plangintzan. Edukiak prestatzeaz gain,

tresneria erabiltzen ikasten du haurrak, eta Internet erabiltzen du informazioa

(soinu-informazioa barne) jasotzeko. Irratsaioak konplexuagoak dira, eta azalpen

errealistaz gain, muntaketa estetikoak eta artistikoak izan ditzake gustuko. Era

berean, irratia izaten da ikasleen topagunea. Haien gustuko musika, interesatzen

zaizkien gaiak (ez irakasleak proposatutakoak), adierazi nahi dituzten iritziak eta

dibertigarriak iruditzen zaizkien pasadizoak eta antzezkizunak proposatzen dituzte.

Irakaslearen lana, berriz, horiek guztiak bideratzea da, batez ere, helburu

pedagogikoetara molda daitezen (eta, beraz, baliagarriak izan daitezen).

Hirugarren/laugarren hizkuntza, teknologia berrien erabilera, testu-mota ezberdinen

eraiketa eta beste eduki zehatzagoak sartzen dira Bigarren Hezkuntzako

eskola-egitarauan. Ikasgaiak ere konplexuago bilakatzen dira, eta gero eta

trebetasun gehiago exijitzen zaizkio gazteari. Era berean, haurtzarotik gaztarorako

igarobidean dago ikaslea eta, beraz, aldaketa fisikoak eta psikologikoak nabariak

dira, baita munduarekiko harremanak ere. Autonomoagoa da, eta gurasoek baino

eragin handiagoa dute ikaskideek iritziak adierazteko edo ekintzak antolatzeko

orduan. Hainbat gairen aurrean, irizpide propioa du, eta adierazi nahi du, besteek

ere jakin dezaten. Nekez onartzen ditu bestearen ideiak, eta asko kostatzen zaio

kritikak ametitzea. Asko kostatzen zaio, ordea, bere ideiak defendatzeko argudioak

aurkitzea eta azaltzea, are gehiago ozen jendearen aurrean.

Eskola-irratian, landu ahal ditu horietako arlo asko. Askatasun handiagoa izango

du gaiak bilatu eta eratzeko, eta irakaslearen parte-hartzea txikiagoa izango da.

Era berean, oso gustuko izango ditu berak antolaturiko jarduerak plazaratzea,

baita atsegin duen musika emititzea ere. Ikasleen arteko mezuak elkarri trukatzea,

agurrak aireratzea eta eskola barruko gertaerak ezagutaraztea izan daitezke beste

proposamen batzuk. Tresneria erabiltzeko gai dira, eta, ondorioz, zuzeneko

emanaldiak aurrera eraman ahal dituzte, grabaturiko irratsaioekin batera.

 

Eskola-irrati bat muntatu nahi dugu

Eskolan, irratia muntatzeak diru-inbertsio handia eskatzen zuen duela urte

gutxi, batez ere, eskolatik atera eta auzoan edo inguru hurbilean entzutea nahi

izanez gero; urrutira heltzea, berriz, amets beteezina. Gaur egun, aldiz, ikastetxe

gehienetan dagoen informatika-gelatik egin ahal ditugu irratsaioak, baita urrutira

emititu ere. Horren erantzulea Internet. Emaitza ez da irratia puru-puruan, baina

antz handia du komunikabidearekin; gainera, horrek eskaintzen dituen baliabide

 

 

berak eskaintzen ditu hezkuntza-prozesuan. Hori dela eta, gero eta gehiago dira

teknologia berriek ahalbidetzen duten aukera aprobetxatzearen aldekoak.

Irrati-estudioa –ohikoa— muntatu nahi izanez gero, egokituriko lekua beharko

dugu, baita honako tresneria hau ere:

• 12 kanaleko nahasketa-mahaia (txikiagoak ere balio du, kanalak bikoizteko

aukera aprobetxatuta).

• 2 edo 3 mikrofono dinamiko eta bakoitzari dagokion oin bana.

• CD edo disko trinkoen irakurgailu bat edo bi.

• Grabatzaile bat (kasetea baino hobeto mini-disc edo antzekoa) edo, ahal

izanez gero, ordenagailu bat.

• Anplifikadore bat.

• Mahaia eta soinu-iturriak lotzeko kableak eta konektoreak.

Esan bezala, estudioan ordenagailu bat sartu ahal dugu, eta horrek aukera

anitz emango dizkigu. Era berean, ezin badugu irrati-estudiorik izan, ordenagailua

bihurtu ahal dugu soinuak nahasteko sistema. Horretarako nahiko da ordenagailuak

honako ezaugarri tekniko hauek izatea: Pentium IV edo gama altuagoko

ordenagailua izan behar da; 60 GB izan disko gogorrean eta 256 MB RAM, baita

Sound Blaster antzeko soinu-txartela eta soinu-sarrera eta -irteera ere.

Soinua grabatu eta editatzeko programa bat ere beharko da (
Adobe Audition,Audacity8, Sound Forge edo antzeko beste bat), eta ordenagailuan soinua

sartzeko kableak (soinu-iturri ezberdinetatik ordenagailuarekin konexioa egiteko).

Amaitzeko, egindako irratsaioak entzun daitezen emisio-sistema bat behar da.

Hezkuntza-helburu batzuk lortzeko nahikoa liteke eskola barruko megafonia ikasleek

beraiek irratsaioak entzun ditzaten, edo, arestian esan bezala, grabatu eta

entzuteko sistema bat (kasetea bera) txikienen kasuan, bereziki. Eskolatik kanpo

entzun ditzaten, berriz, emititzeko sistema bat beharrezkoa izango da. Teknologia

berriei esker, duela urte batzuk baino aukera gehiago daude egun irrati-mezuak

eskolatik kanporatzeko, auzokoei ez ezik, mundu osora ere zabaltzeko. Ikus

ditzagun, banan-banan emititzeko sistema horiek.

Uhinen bidez emititzeko (analogikoan gaur egun) 8 W-eko emisorea nahikoa

litzateke inguruan entzun ahal izateko; horretaz gainera, soinuaren konpresore

estereofonikoa, kodetzailea eta FMko antena beharko ditugu.

Asmoa Interneten bidez emititzea bada, lehenik eta behin Internetekin konektaturiko

ordenagailua sartu beharko dugu estudioan. Edizio-programa bat erabiliz

gero, horrek mp3 taxueran gordetzeko aukera emango digu (erabiliena Interneten).

Hori nahikoa da grabaturiko artxiboak web orrialde batean –eskolakoan, esaterako—

entzungai uzteko (edonork nahi duenean entzun ditzan). Streaming edo

zuzenean entzun ditzaten nahi izanez gero, ripper –kodeatzailea— bat beharko

da, soinu-artxiboa Interneteko taxuerara moldatzeko, Real Audio Encoder, Winamp,

 

 

8. Audacity grabazio eta edizioko softwarea dohainik lor daiteke Interneten honako helbide honetan:

htttp://audacity.sourceforge.net/

Windows Media Encoder edo antzekoa erabil daiteke. Amaitzeko, artxibo hori non

“utzi” erabaki beharko da; norberak domeinu eta zerbitzari bat izatea garestia izan

daitekeenez, gero eta ohikoagoa izaten da eskola askoren artean kudeaturiko

plataforma bat osatzea (esaterako, Galiziako www.pontenasondas.org edo

www.ondaescolar.fm). Beste abagune bat izan daiteke Winamp, Shoucast,
Live365 edo beste enpresa batzuek eskaintzen dituzten zerrendetan parte hartzea;

baina horietan gure mezua besteen askoren artean galtzeko arriskua dago.

Hedatzen ari den beste emisio-sistema berria Podcast izenekoa dugu.

Norberak sortu ahal duen audio-weblog-a da, eta Interneten bertan aurkitu ahal

ditugu podcast bat muntatzeko urratsak eta helbideak eskaintzen dituzten web

orrialdeak9.

 

Irratsaio baten eraketa

Estudioa —fisikoa edo birtuala— muntatuta dagoela, behar-beharrezkoa da

irrati-emanaldia edukiez betetzea. Irratia hezkuntza-tresna baliagarria izan dadin,

oso argi izan behar dugu zein den lortu nahi dugun helburua, eta horren arabera

lana planifikatu. Besterik gabe, ikasleak xede zehatzik gabe mikrofono aurrean

jartzen badira, jostailu polita besterik ez izateko arriskua dugu. Beraz, tresneria

edo teknologia erabiltzen ikastea bezain garrantzitsua da irratsaioaren planifikazioa,

eskola-irratia abian jartzeko. Partaide guztion artean, parrillan sartuko diren

edukiak erabakiko dira. Eginkizun hori bere egin dezake talde batek, eta horrek

lana banatuko du ondoren besteen aretan (goi-mailetako ikasleek hartu ahal dute

ardura hori txandaka).

Programazioa antolatu eta gero, talde bakoitzak dagokion irratsaioa —edo

irratsaio-tartea— osatuko du. Zeregin hori arrakastatsua suerta dadin, oso ondo

planifikatu behar ditu edukiak, eta horretarako ezinbestekoa da gidoia.

Gidoia irratsaioaren idatzizko adierazpena da, irratsaioaren hezurdura, eta

erabilgarritasunak ezartzen du haren balioa. Hau da, gidoia baliagarria izan dadin,

irratsaioaren errealizazioa ahalbidetu behar du. Horregatik, ez da beti gidoi-mota

bera beharko irratsaio bat egiteko orduan, batzuetan nahiko izango baita pauta bat

erabiltzea; besteetan, berriz, oso gidoi konplexuak beharko dira.

a. Pauta: irratsaioaren jarraibidea ezartzen duen lehenengo hezurdura da. Oso

gidoi eskematikoa den arren, bertan ondo bereizi behar ditugu bi alde hauek:

literarioa (esatariek esango/irakurriko dutena) eta teknikoa (kontrol-arduradunei

dagozkien oharpen teknikoak). Era berean, sartuko diren ordenan antolatzen dira

edukiak pautan eta bakoitzari dagokion denbora-tartea eta iraupena ere zehazten

dira.

Gidoi sinplea izan arren, askotan nahikoa da ikasleek egindako tarte guztiak

antolatzeko mikrofo aurrean jarri aurretik.

 

 

9. Horren inguruan gehiago jakiteko, honako web orrialdeak ikus ditzake irakurleak:

www.easypodcst.com, www.webdosbeta.net/2005/ponencia_virtual_easypodcast.html,

www.howtopodcast.org, www.ipodder.org, www.podcast-es.org/index.php/ComoHacerPodcast,

besteak beste.

Hona hemen, pauta baten adibidea10:

b.Gidoi literarioa: irratsaioaren alde argumentala edo literarioa soilik azaltzen

duen gidoia da, azalpen teknikorik gabe. Esatariak esan behar duenaz gain, soinuplanoak

eta parte hartzen duten beste soinu-baliabide batzuk ere jasotzen dira

(horiek letra larriz agertzen dira, irakurri behar ez dituela jakin dezan esatariak).

 

 

 
< Aurrekoa