Euskararen Eguna, Leire Bautista eta Leire De la Dehesaren eskutik PDF Inprimatu
Leire Bautista eta Leire De la Dehesaren eskutik Euskararen Eguna

Leire.B eta Leire.D

Asteazkenean , Abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu egin zen.

5D1koek, Haur Hezkuntzakoei antzerki bat egin genuen. Lehen Hezkuntzan, arratsaldean, 3garren ziklokoek, antzerki batzuk egin genituen, oso ondo pasatu genuen.Barre asko egin genuen. Egun oso berezia izan zen denontzat, eta Euskararen Eguna zenez Euskaraz hitz egin genuen egun osoan.

Haur Hezkuntzan egin genuen antzerkia klase erdiak egin zuen.Hango antzerkia, Plisti eta Plas arrainekin zijoan.

Lehen Hezkuntzan egin genuen antzerkian mutiko bati (lagunik ez zeukanari oso harroputza zelako) Plistik eta Plastek lagundu zioten,lagunak izaten berriro.

6D1koek eta 6D2koek eskeit batzuk egin zituzten,eta 6B koek,bi abesti eta antzerki bat egin zuten.

5B koek,animaliei buruzko antzerki bat egin zuten.Eta 5D2koek, ikasle berri bat eskolara etortzean, bere klaseko beste ikasleek beti errua botatzen ziotela erakutsi ziguten, baina gero, lagunak egiten zirela,ikasle berriak lapur batzuetatik salbatu zituelako.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >