Euskararen Eguna, Oihane Barreñaren eskutik PDF Inprimatu
Oihane Barreñaren eskutik Euskararen Eguna

Oihane Barreña. Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Eguna ospatu zen.

Egun horretan Euskararen erabilera indartu egiten da.

Egun horretan arratsaldean 5. eta 6. mailako antzerkiak ikusi genituen. Guk, 5D1ekoek antzerki bat eta ipuin bat eskaini genizkien Haur Hezkuntzako umeei.

Haur Hezkuntza da gure eskola, baina 2 urtetik 5 urte artekoa.

Han egin genuena lamien ipuin bat kontatu eta antzerkitzo txiki bat egitea izan zen.

Arratsaldean gure Eskolaren eraikineko beheko gimnasioan gure beste antzerkia egin genuen eta beste 5. eta6. mailakoen antzerkiak ikusi genituen.

Baina ez pentsa 5.eta 6. mailakoek bakarrik antzerkia egin zutenik; ez, 1. eta 2. mailakoek ere egin zuten antzerkia goizean. Egun hori oso ondo pasatu genuen, guztiok.

Hilabete bat pasatu genuen guztia ikasten, prestatzen, saiatzen ...

Baina ondo atera zitzaigun, gainera oso dibertigarria da klasean saiatzea, gainera azkenean oso ondo atera zitzaigun.

Baina gehiago dago oraindik, beste klasekoek ere oso ondo egin zuten.

Gurea Plisti eta Plasten antzerkia zen, baina ere zen imaginazioa eta guztien eskubideak landu genituen antzerkian. Beste batzuk txisteak ziren edo graziazkoak gauza guztietaz zegoen han.

Kontatuko dizuet gehiago.

Gurean antzerkian ere kantak abestu genituen.

5Bkoek antzerkia egin zuten, 5D2koek ere antzerkia egin zuten, 6D1koek antzerkia ere 6D2koek ere, baina 6Bkoek bi gauza egin zituzten lehenengo bi bertso kantatu zituzten eta gero antzerki bat eskaini zuten.

5D1,(gu)azkenak izan ginen guk lau abesti kantatu genituen baina kanta horiek antzerkiaren barruan zeuden.

Azkena izan zen baina oso ondo edo bikain egin genuen.

Kutxa batzuekin eskola egin genuen.

LUIS BRIÑAS SANTUTXU L.H. 75.URTEAN.

Hori bakarrik egin genuen kutxekin, begira zer egin dezakegun beste gauza batekin.

Espero dut kronika periodistika hau gustatzea.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >