mintxo-irratia interneten PDF Inprimatu
 Eskertzekoa da  Lehen  Hezkuntzako  geletan  egin den ahalegina  Mintxo irratia  kalitatezko irrati bihurtzearren.  Urteak dira   irrati hau gurekin dagoela eta lehen irratitsaioan bezala ilusio berberarekin   jarraitzen dugu guztiok parte hartzen.      Espero dugu, eta seguruenik  guk  5. Bkoek, guztion partez   hitz egiten dugula,  irratitsaio hauekin  hurrengo urteetan ere jarraitzea,  oraingo ilusioarekin eta  programak preparatzen  ahalegin berberarekin.  Amaitzeko esan,  gaur egun internetko teknologia aurrera doala, eta berarekin batera telebista eta irratia. Gero eta gehiago   interneteko irratiak zabaltzen ari dira,  eta hemendik,  esan  gure irratitsaioak   interneten bidez entzuteko, lehenengo pausuak ematen ari garela.  Astero  preparatzen ditugun irratitsaioak  mundu zabalean entzun ahal izango dira gure web gunetik,   eta gainera,  grabatuta geratuko dira, nahi dugunean  bezainbeste aldiz  entzuteko,  eta horrela   programak preparatzeko egiten dugun  ahalegina  ez da galduko   behin  eskolako irratian entzun eta gero. 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >