HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUNA PDF Inprimatu

Proiektu honek baditu xede ezberdinak: irakaskuntza kalitatea hobetzea, europar ikuspegia indartzea eta hizkuntzen ikasketan laguntzea.

Eleanitz proiektuaren xedea, euskara ardatzat duen eleaniztasun egitasmo uztartua eta orekatua garatzea da, hiru hikuntza barne dituena: euskara lehen hizkuntza nagusi gisa, gaztelania, maila gorenean garatu beharrekoa eta inglesa, nazioarteko komunikazio hizkuntza, maila sendoan.

Plangintza diseinatzeko momentuan aurre baldintza nagusia izan zen: euskararen eskola mailako nagusitasunaren estatusa zaintzea.

Gure erronka hurrengo hau da: hizkuntzaren egoeraren hobekuntza bultzatu nahi badugu, euskaldun eleaniztunak hezi nahi baditugu, eskolaren hizkuntzen esku hartze eremu guztietan eragin beharko dugu, koherentziaz eta koordinazioan, eta plangintza baten testuinguruan hezkuntza komunitate osoaren eskuhartze eragingarria bilatuz.