Matematika eta irakurmena elkar ulertuz PDF Inprimatu

 

Tertuliak elkarrizketa eta hausnarketa sustatzeko tresnak dira testu baten inguruan sor litezkeen interpretazioen bidez.Tertulia dialogikoen metodologiaren abiapuntua irakurketa dialogikoa da, hau da, testuak irakurtzea, zentzua emanez, testuak dioena ulertuz eta interpretatuz, espazio bera parte hartzen dutenen arteko elkarrizketaren bidez. Iritziak eta ikuspuntu desberdinak adieraziz, eskuhartzen duten partaide guztiek irakurri dutenari buruzko iritziak azaldu eta partekatu egiten dituzte.

Matematika eguneroko bizitzako alderdi gehienen oinarria da. Herrialdeen garapen ekonomiko eta teknologikoa matematika aplikazio zuzenen ondorio da. 

Gure ikasleak zentzuzko kontsumitzaileak izateko eta matematikaren erabilera beste zientzia batzuetara hedatzea, gure eguneroko jarduera gehienetara helburu garratzitsuena dugu:(telefono mugikorra erabiltzea, kamera digitala erabiltzea, kutxazain batetik dirua ateratzea, mapa bat erabiltzea, satelite bidez telebista ikustea, ordenagailuak erabiltzea, sarean nabigatzea, aseguru bat egitea, burtsan jokatu edo mailegua eskatzea, eraikinen eraikuntza... etab.).