2020-2021 ikasturtean AMARA BERRI sistema hasi ginen ezartzen gure eskolan, onura asko zituela aurreikusi genuelako. Sistema honek ikerketan eta berrikuntzan dago oinarrituta, eta edukiak praktikarekin eta errealitatearekin bat etortzea du helburu. Ikasgelako jarduerak gaitasunen garapena areagotzeko diseinatzen dira eta horretarako metodologia eta espazio aldaketa beharrezkoa izan da. Hori dela eta, txoko desberdinak ditugu non umearen errealitatearekin erlazionatutako jarduerak betetzen diren: hitzen lapikoa, zientzia ganbara, auzoa eta prentsa eta ingelesa. Horrez gain, umeak rol berriak hartzen ditu eta modu autonomoan lan egiten du.
Gaur egun, Haur Hezkuntza osoan lan egiten dugun sistema honen printzipioak jarraituz, eta hurrengo urteetan Lehen Hezkuntzara ere zabalduko da.