JANTOKI
ZERBITZUA/ SERVICIO DEL COMEDOR
INFORMAZIOA
http://www.euskadi.eus/comedores-escolares/web01-a2hikasl/es/
JANARIAREN PRESTAKETA
1.
Janaria
hornituko duen enpresa MEDITERRANEA
da
2.
Janaria,
eskolako sukaldeetan bertan prestatuko da, orain arte bezala.
3.
Bazkaldar
guztiek menu bera jango dute Haur Hezkuntzako 2 urteko umeen beharrizanetara
egokitu arren zerbitzuaren hasieran.
4.
Ohiko menuaz gain honako hauek
onartuko dira:
· Arrautza-esneki-barazkien menua
· Txerrikirik gabeko menua
· Arrautza-esneki-barazki eta arrainen menua
· Menu bereziak : alergiak, elikadura-intolerantziak eta gaixotasunak, beharrizan zehatzak jasotzen dituen medikuaren ziurtagiria eta ezbeharrez hartutakoaren protokoloa aurkeztuz gero.
5. Familiek informazioa izan dezaten, Facebooken eta instragramen hilero jarriko dira menuak. Baita ere, Mediterranea enpresan mobilerako aplikazioa du menuak ikusteko. (Mediterránea educación). LHko kodea 48009 da eta HHkoa 48018. Datuak eta e-posta jarri behar duzue.
KUOTAK
Hilean ordaindu beharreko kuota jantoki egunen arabera kalkulatzen da zenbateko osoa 9 hilekotan banandurik, urritik ekainera hain zuzen ere.
Ordainketa egiteko, bankuko helbideratzea egingo da hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan (hilearen 5ean normalean), eskabide-orriarekin batera entregatu den kontuan.
ORDUTEGIA
Ohiko ordutegiak:
§ Haur Hezkuntza (bi txandatan banaturik): 12:45-15:00
§ Lehen Hezkuntza (bi txandatan banaturik): 12:30-15:00
PREZIOAK
Menuaren
prezioa behin behineko bazkaldarrentzat: 5,20
€
Kuotak
behin eta berriz ez ordaintzea (hiru kuota) jantokiko plaza galtzeko arrazoia
izango da
Mahaikideren batek zorrik ordaindu gabe badu,
ekainaren 30a baino lehen ordaindu beharko du. Zorra
ordaintzen ez bada, jantokiko plaza gal daiteke.
DISZIPLINA
Portaera
desegokia errepikatzen denean, eskolako jantokiko arduradunak familia
informatuko du, behar diren neurriak har ditzaten. Azken neurri moduan eta
egindakoaren larritasuna kontuan harturik, Zuzendaritzak hartuko ditu neurriak
eta behar izanez gero OOGko Jantokiko Batzordeak zerbitzu hau behin behineko
edo behin betiko etentzea erabakiko du.
Jantokiko zerbitzua borondatezkoa
denez gero, mahakide guztiok arauak betetzera behartuak daude.
JANTOKIKO IKASLE BERRIENTZAKO
Jankide
berriei
zuzendua. Bete behar ditutuzte datu guzti-guztiak eta Hirugarrenaren Altaren
orria, bankuko zigilua ipinita izanik. Orriak atezaintzan eta jantokiko
bulegoan daude.