HAUR HEZKUNTZAKO LIBURUTEGIA | |
![]() |
Ikasturte honetan Haur Hezkuntza Liburutegi proiektua hasi da. Proiektu honek irakurzaletasuna
eta hizkuntza garatzea du helburu. Horretarako 4 eta 5 urteko ikasleak
liburutegira astean behin joango dira
|
NOLEGA / IKE | |
![]() |
Euskararen adierazpena, ahozkotasuna zein hizkuntza ez berbala indartu nahi duen
programa da. Proiektu honetan gure 3. Zikloko ikasleek, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, irratia eta beste arlo batzuk lantzen
dituzte.
|
GU ERE BERTSOTAN | |
![]() |
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek ikastetxeetan
saioak antolatzen dituzte beraiek sortutako materialarekin (lan-koadernoa,
CDa, bideoa...) bertso zaharrak, doinuak, kantak, oinarri teorikoak eta
abar lantzeko.
|
|
|||||
SARE HEZKUNTZA IKT HELDUTASUN MAILA |
|||||
![]()
|
Urteak dira IKTen erabileran oinarritutako ikasketa prozesuen aldeko
apustua egin genuela. Gure eskola, IKTak gelan erabiltzearen onurak argiak
zirela pentsatuz, buru belarri sartu zen Eskola 2.0 proiektuan eta IKT
heldutasun ereduan. |
BITARTEKARITZA | |
![]() |
Ikastetxean garrantzi handia ematen diogun puntuetariko bat, elkarbizitza da.
Hori dela eta, ikastetxean lan egiten ari gara, ikasleak beraien artean,
sortzen diren arazoen aurrean, bitartekaritza lana egiten ikas dezaten.
AMEKADI Elkarteak ikasle taldeak sortzen ditu, zeinei irakasten die
osasuntsu den elkarbizitza bat bideratzeko tresnak.
Proiektu Hezkuntza komunitate osoa inplikatuta dago, ikasleekin lan egonetan in aparte, irakaslegoarekin eta jantokiko begiraleekin ere, arlo bereko formakuntza jaso egingo baitu |
HEZKIDETZA | |
![]() |
Eskola hezitzaile
bat sortzeko erabiliko dugu proiektu hau, non genero rolak eta
estereotipoak baztertzen ditugun, hezkuntza integralaren ildotik eta
guztiek aukera berdinak izateko aukera izan dezaten.
|
BARATZA | |
![]() |
Proiektu honen bidez aldaketa klimatikoa eta mundua
zaindu behar dugularen jabetzea sustatu nahi dugu. Gure ikasleek modu
honetan landareen garapena eta baserri ingurura hurbildu nahi ditugu,
modu praktiko era eraginkor batean.
|
INSPIRA STEAM | |
![]() |
Nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu
berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena.
Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume
profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren
teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak
(Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.
|
![]() |
Aurten 1., 2. eta 3. mailako ikasleek aukera izan dute
Suitzako umeekin harremanetan jartzeko. Zenbait herrialdetako eskola
senidetzei esker eta haien arteko lan eta lankidetzarekin, gure ikasleei
munduaren ikuspegi askoz zabalago bat eskeini ahal diegu. Hizkuntzetan
anitza den gizarte multikultural bat sustatu eta kontzientzia garatzeko
aukera izango dugu. Garrantzi pedagogiko haundia duten proiektu
kolaboratzaile hauen bidez, mundura leiho berri eta harrigarriak zabaltzen
ari gara :)
|