Hornikuntzari dagokionez, 5. eta 6. mailetan ikasle bakoitzak bere banakako ordenagailua dauka gela barruan eta bere erabiltzaile eta pasahitza. Ikasle bakoitzari Google kontu bat sortzen zaio eta egunerokotasunean lan egiten da Classroom, Drive, Gmail, DocHub eta beste aplikazioekin. Ikasleak guztiz kapazak dira aurkezpenak, dokumentuak, kartelak, inkestak eta abar egiteko, hauek partekatzeko, haien artean komunikatzeko eta emaitzak eta notak ikusteko. Horrez gain, 3. mailan hasten dira umeak informatika klaseak jasotzen, horretarako zehaztuta dagoen gelan.
Gela bakoitzak arbela digitala bana du eta hau erabiltzen dugu dokumentuekin lan egiteko, aplikazioak erabiltzeko, filmak ikusteko, musika entzuteko, irakurtzeko, jarduera desberdinak garatzeko, arbela normala izango balitz bezala idazteko eta abar.
Irakasleen artean formakuntzak egiten dira aipatutako tresna guzti horiek, baita Google aplikazioak ere, menperatzeko (Classroom, Drive, Gmail, Jamboard, DocHub) .