EGUN HAUETAN CLASSROOMAREKIN, TXATAREKIN ETA
JAMBOARD LAN EGITEN 6. MAILAN.
ETXETIK LAN EGITEN DUGU.
Googleren
Zerbitzu bat da, zeinek zenbait web aplikazio, norberaren domeinupean, modu pertsonalizatu eta bateratu batean eskaintzen dituen hezkuntza erakunde batentzat. Web teknologian oinarrituta dagoenez lan guztia internet bidezko apliazioen bidez aurrera eramaten da, eta guztia hodeian gordeta gelditzen da.
Hezkuntzara zuzendua dago eta aplikazio hauek guztiak doainik ematen ditu. Komunikazio eta lankidetza lanabes hauek eskola komunitatean (ikasle, irakasle, ez-irakasle eta guraso) ingurune digital bat eraikitzeko aukera ematen dute. Alde batetik, talde lana errazteko, garatzeko eta bultzatzeko, eta, beste alde batetik, informazioa naiz dokumentazioa zabaltzeko bide ematen baitu. Modu horretan ikastetxe bat eraginkorragoa bihur daiteke.
Google Suite Eskola Komunitatearentzat barneko nahiz kanpoko komunikaziorako tresna garrantzitsua izan daiteke. Modu bateratu batean, ikastetxeari posta elektronikoa, eguteagia, fitxategi biltegia, webguneak eta e.a. eskaintzen baitizkio, eta guztia era partekatuan erabiltzeko gaitasunarekin.
Web aplikazio hauek eskura ditu eskola komunitateak:
- ePosta (Gmail)
- Ofimatika online eta biltegi digitala (Google Drive)
- Egutegia (Google Calendar)
- Webguneak (Google Sites)
- Sare Soziala (Google+)
- Taldeak (Google Groups)
- Berehalako harremanak (Google Talk/Hangouts)
- Ikasgela birtuala (Classroom)
- Kontaktu zerrenda
Googlek dituen hainbat zerbitzu: YouTube, Blogger, Picasa, Google Analytics ...
Bi esparrutan, gure lana errazteko eta hobetzeko tresna baliagarria izan daiteke:
- Arlo akademikoaren kudeaketan eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendurako prozesuetan.
- Arlo didaktikoan, ikasgeletan ikasleekin ikaskuntza-irakaskuntza jardueretan.
|