SARE HEZKUNTZA

Azken urteetan gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek hezkuntzaren alorrean ere teknologia berriak sartzea ekarri dute.  Urteak dira  IKTen erabileran oinarritutako ikasketa prozesuen aldeko apustua egin genuela.  Gure eskola, IKTak gelan erabiltzearen onurak argiak zirela pentsatuz, buru belarri sartu zen Eskola 2.0 proiektuan eta IKT heldutasun ereduan.
Gaur egun, IKT heldutasun ereduko lehen maila lortua daukagu eta normaltasunez erabiltzen ditugu Eskola 2.0 proiektuak eskaini zizkigun baliabideak baita proiektu kolaboratibo eta telematikoetan parte hartu ere.

Orain, beste aurrera pauso bat emateko momentua dela baloratu ostean, eta berriro ere teknologiaren eskutik, gogotsu erabaki dugu Sare Hezkuntza Gelan proiektuan sartzea.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

·         Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea gelatan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

·         Irakasteko eta ikasteko prozesuan  material eta baliabide digitalen elaborazioa indartzea, baita geletan haiek erabiltzea ere.  Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.

·         Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Proiektuak bi urteko iraupena izango du. Ikastetxe honetako partaideek ondo dakigu proiektuetan komunitate guztiak parte hartu beharra duela.  Ezinbestekoa da agente guztien koordinazio egokia izatea.  Proiektuaren koordinazio lana bi urte hauetan batzorde mistoak hartuko du bere gain.

IKT batzordeak irakasle guztien eta interesa duten familien formazioa bultzatu eta programatuko du.

            Formaziorako hiru ekintza nagusi bereizten ditugu, guztiak ikasketa prozesu multimediak garatzera eta erabiltzera bideratuak.

·         Liburu digital/plataforma digitalen gaineko formazioa

·         Blogen gaineko formazioa

·         Google Apps-en gaineko formazioa: Gmail, Classroom.

Familiek ere formazioa jasotzeko aukera izango dute:  eskolako web domeinua eta bere aukerak eta plataforma digitalen erabileraren inguruan.  Asmoa ikasketa prozesuetan familiek betetzen duten bitartekaritza lana eta eskola komunitateko agente guztien arteko harremana erraztea da.

El proyecto empezará a tomar forma y desarrollarse el curso 2019-2020 y formará parte junto con el proyecto de madurez Tic de las acciones  que en el campo de la informática emprenderemos en beneficio de toda la comunidad educativa.

Proiektua irailean hasiko da gauzatzen eta ikt heldutasun ereduko proiektuarekin batera  informatika alorreko ekintza guatiak bideratuko ditu.